Gaztetan udalekuak 2026
Apirilaren 17tik 27ra bitartean zabalik egongo da "Gaztetan Urdaibai", "Gaztetan Surf" eta "Gaztetan udalekuak" udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.
"Gaztetan Urdaibai", "Gaztetan Udalekuak" eta "Gaztetan Surf" udalekuetan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da apirilaren 17tik 27ra bitartean izena ematea.
Hauek dira antolatutako txandak:
- Gaztetan SURF (Deban)
- 1. txanda: uztailaren 6tik 10era
- 2. txanda: uztailaren 13tik 17ra
Aurrematrikula Online egin beharko da apirilaren 17tik 27ra bitartean
Prematrikula: https://formularioak.eibar.eus/eu/surf2026
2. Gaztetan Urdaibai
- Uztailaren 13tik 17ra (5 eguneko akanpada).
Aurrematrikula Online egin beharko da apirilaren 17tik 27ra bitartean
Prematrikula: https://formularioak.eibar.eus/eu/urdaibai2026
3. Gaztetan Udalekuak
- Ekainaren 29tik uztailaren 10era. Egunero 09:00etatik 14:00etara.
Aurrematrikula Online egin beharko da apirilaren 17tik 27ra bitartean
Aurrematrikula: https://formularioak.eibar.eus/eu/gaztetanudalekuak2026
Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.
Behin betiko izen ematea: ekainaren 1tik 9era Indianokua gaztelekuan