Gaztetan udalekuak
2023/03/30

Maiatzaren 15etik 22ra bitartean zabalik egongo da "Gaztetan Urdaibai" eta "Gaztetan Surf" udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.
"Gaztetan Urdaibai" eta "Gaztetan Surf" udalekuetan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren maiatzaren 15etik 22ra bitartean izena ematea.
Hauek dira antolatutako txandak:
- Gaztetan SURF (Deban)
- 1. txanda: uztailaren 3tik 7ra
- 2. txanda: uztailaren 10etik 14ra
2. Gaztetan Urdaibai
- Uztailaren 17tik 21era (5 eguneko akanpada).
Maiatzaren 2-4 bitartean udalekuen diptikoak banatuko dira Eibarko eskola guztietan eta Eibarko Udaleko webgunean, www.eibar.eus/kultura, informazio guztia eskuragai izango duzue, aurrematrikularen esteka, matrikula orriak, prezioak, ...
Aurrematrikula Online egin beharko da maiatzaren 15etik 22ra bitartean