Gaztetan udaleku irekiak 2024

2024/04/26

Apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean zabalik egongo da "Gaztetan udalekuak" udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

 "Gaztetan Udalekuak" udalekuetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean izena ematea. Online egin behar da esteka honen bitartez: https://formularioak.eibar.eus/eu/udalekuirekiak2024

    Gaztetan Udalekuak (berria)
  • Uztailaren 1etik 12ra. Egunero 09:00etatik 14:00etara.

DBHko ikaleei zuzendua.

Prezioak

  • 2 asteko udalekua: 75 € nerabe bakoitzak. 65 € anai-arrebak

Zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 13an goizeko 10:00etan Kultura Saileko bulegoetan egingo litzateke.

Oharrak:

  • Udaleku irekietarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, plazak zozketatuko dira. Oinarriak hemen.
  • Nahi izanez gero, idatzi bi lagunen izenak zurekin taldean egon daitezen.

Aurrematrikula Online egin beharko da apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.