egoibarra
Gaur bertan amaitzen da izenak emateko epea Untzagako dorre-etxe zaharreko arkabuzariaren zaharberritze-lanaren nondik norakoak ezagutzeko
2023/02/06

Otsailaren 10erako bisita-ordu bi daude: lehenengoa, 16:30ean (euskaraz); eta bigarrena 17:30ean (gazteleraz).
Otsailaren 10ean (ostirala) Untzagako dorre-etxe zaharreko balkoi nagusian zegoen arkabuzariaren burua eta tortsoa zaharberritzeko prozesuaren berri izateko, bisita bi antolatu dira, bata arratsaldeko 16:30ean (euskaraz) eta bigarrena 17:30ean (gazteleraz).
Izena emateko epea gaur amaitzen da. Hauxe da bete behar den formularioa.
Portaleko 3. pisuan, Giorgio Studer eta Miriam Cano adituek azalduko dituzte lan horren zertzelada guztiak.