Gaizki-ulertu lehiaketako saridunak
2021/03/09

Gaizki-ulertu lehiaketan bi saridun izan dira: bata epaimahaiak aukeratutakoa, eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena.
Euskara beste hizkuntzaren batekin nahastean sortutako 27 gaizki-ulertu jaso dira, eta baditugu irabazleak. Herritarren boto gehien jaso dituen pasadizoa "Arrautzak itsasora" izan da, Paulino Hernandezena.
Epaimahaiak hautatu duena, berriz, Ainhoa Argoitiaren "Ane dao?" izan da.