Gabonetako oporretan robotika ikastaroak

2017/12/18

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Lego Education WEDO eta MAKEblock tailerretan izena emateko epea 2017ko abenduaren 11etik 19ra bitartean egongo da zabalik. Lego WeDo tailerra Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendua dago eta MAKEblock tailerra LH-ko 5, 6, DBH 1 eta 2. mailakoei zuzenduta egongo dira.

Lego Education WEDO

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat. Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

1. txanda: abenduak 26, 27, 28 eta 29Ordutegia: 16:30etatik 18:30etara.

Ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 45 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2017ko abenduaren 11etik 19ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle egon beharko dira.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

MAKEblock

Lehen hezkuntzako 5, 6, DBH 1 eta 2 mailako ikasleei eskainiko zaie Juan San Martin liburutegian, euskaraz.

1. txanda: abenduak 26, 27, 28 eta 29Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara.

Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da Eibarren erroldatuta dauden haurrentzat eta 67 euro Eibartik kanpokoentzat.

Eskaera egiteko epea 2017ko abenduaren 11etik 19ra bitartean izango da. Kasu honetan, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan baita ere. Tailerrean parte hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle egon beharko dira.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Halaber, oinarriak eta bestelako informazioa kontsultatzeko SAKATU HEMEN.