Frankismoari buruz martxoaren 3an Aldatzeko ikasleentzat Aritz Ipiña historialariak eman zuen hitzaldia, Youtuben

Franco Eibarren, 1949an. Argazkia: Indalezio Ojanguren (GureGipuzkoa CC BY-NC 4.0).

Franco Eibarren, 1949an. Argazkia: Indalezio Ojanguren (GureGipuzkoa CC BY-NC 4.0).

2023/03/16

Besteak beste, frankismoaren eragina, erregimenaren oinarri ideologikoak, politikoak eta sozialak, oposizioa eta barruko erresistentzia izan ziren mintzagai.

Eibarko BHI eta Batxilergoko ikastetxeekin elkarlanean arituta, eskolek eskatutako gaien inguruko hitzaldiak antolatzen ditu Ego Ibarra Batzordeak, aurtengoan frankismoaz eta esklabutzaz;  gazteen artean Historiarekiko interesa piztu eta ikasketa-prozesuaren amaieran gainditu beharreko selektibitate-probarako laguntza osagarri bat eskaini nahian.  

Eskola guztietako ikasleek, eta herritar orok, hitzaldietan adierazitakoa eskura izan dezaten, sarean kaleratuko dira hitzaldiak. Oraingo honetan, frankismoari dagokiona.

 

etiketak: egoibarra