Firin faran

2018/06/22

Eibarko udalak antolatzen dituen abuztuko udaleku irekietan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak abuztura begira antolatzen dituen udaleku irekien bi programetan izena emateko epea ekainaren 17an amaitu zen. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua, "Firin faran" programan ondo baino hobeto pasatzeko. "Umiak firin faran" (5 urteko gelako haurrak) programan taldea osatzeko minimoetara ailegatu ez garenez programa ez da burutuko.

"Firin faran" programan 27 haurrek eman dute izena,  eta "Umiak firin faran" programan, aldiz, 3 haurrek.

Behin betiko matrikulaketa (presentziala) ekainaren 26tik 29ra bitartean egin beharko da. Indianokua gaztelekuan

Ordutegia: 9:30-13:30  16:00-18:00

Guraso bilerak:

Firin faran: bilera informatiboa uztailaren 18an izango da, 18:00etan  Eibarko Udaletxeko Batzar aretoan.