"Feminismoa eta Euskara" solasaldia hartuko du udaletxeko patioak ostiralean, hilak 13, 18:30ean

2018/04/10

"Hamaika Berbaldi" egitasmoaren barruan kokatuta dago datorren ostiraleko hitzaldia. Poteo girotua eta bertso-afari feminista izango dira solasaldiaren ondoren, Kultu tabernan, 21:00etan.

Udaletxeko patioak “Feminismoa eta euskara” izeneko solasaldia hartuko du datorren ostiralean, apirilak 13, 18:30ean, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin, Hamaika Berbaldi egitasmoaren baitan. Gainera, Loreari edota Idurreri egiteko galderaren bat izanez gero, aurretiaz bidaltzeko aukera egongo da inprimaki bat beteta. Ondoren, poteo girotua antolatu dute eta, eguna biribiltzeko, 21:00etan bertso-afari feminista hasiko da Kultu tabernan, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Gai-jartzailea Desiree Magro izango da.

Afarirako txartelak Kultu tabernan ipini dituzte salgai (20 eurotan soldatadunentzat eta 15 eurotan soldata gabekoentzat). Solasaldia zein afaria Arrate Kultur Elkarteak, Nalua Eibarko talde feministak, Eibarren AKEBAIk eta Hankamotxak bertso eskolak elkarlanean antolatu dituzte.