Euskarazko piropo lehiaketa abian da

Piropoak aurkezteko azken eguna otsailaren 21a izango da. Piropoak euskaltegietara edota udal liburutegira joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz euskaltegia@eibar.eus eta eibar@aek.eus helbideetara.
Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan piropo lehiaketa antolatu dute: piroporik onena hautatzeko lehiaketa izango da. Parte-hartzaile bakoitzak berak jaso edo bota nahiko lukeen piropoa aurkeztuko du. Bi sari izango dira: bat epaimahaiak hautatutakoarentzat eta bestea jendearen boto gehien jaso dituenarentzat. Epaimahaiak originaltasuna baloratuko du.
Parte hartzeko baldintzak
Lehiaketan parte hartu nahi duenak honako baldintzak bete behar ditu:
- Piropoak proposatu behar ditu. Adibideak ikusteko sakatu HEMEN. Edo kontsultatu https://sites.google.com/site/literaturatb/bartzelonako-euskal-etxea-piropo-lehiaketa.
- Piropoak euskaltegietara edota udal liburutegira joanda aurkez daitezke edo posta elektronikoz honako helbideetara: euskaltegia@eibar.eus / eibar@aek.eus.
- Piropoak aurkezteko azken eguna otsailaren 21a izango da.
- Ez da piropo iraingarri, xenofobo, homofobo edota sexistarik onartuko.
Aurkeztutako piropoen artean 2 hautatuko dira, bata epaimahaiak hautatutakoa originaltasuna baloratuta, eta bestea jendearen boto gehien jaso dituena izango da. Botoa emateko:
- Botoa www.eibarko-euskara.com web gunean eman beharko da, martxoaren 6a bitartean.
- Aurkeztutako piropoen artean gehien gustatatzen zaizuna aukeratu eta botoa eman, ez da besterik egin beharko. Boto emaile bakoitzeko boto bakarra onartuko da.
Sariak
Saria ematerako orduan, jasotako boto-kopurua eta epaimahaiaren iritzia hartuko dira kontuan. Eta, bi sari emango dira:
- Epaimahaiaren saria: Coliseoko emanaldi baterako bi sarrera, Armagintza Museorako bi sarrera, eta udalaren hainbat argitalpen.
- Jendearen boto gehien jaso duenarentzat: Udalaren hainbat argitalpen.