Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du Eibarko Udalak

2018/12/03

Halaber, gaur astelehena, abenduak 3, amaitutzat emango dugu 11 egunetan zehar Euskal Herri osoan egindako Euskaraldia ekimena.

Euskaraldiaren hamaikagarren eta azken egunarekin kointzidituz, gaur astelehena, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da gurean eta Eibarko Udalak ere bat egin du aurten. Egun berezi hori Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949. urtean. Duela 21 urte, 1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen, eta harrezkero, abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Dena den, jarduera batzuk atzo igandea, abenduak 2, egin ziren Eibarren: herri-bazkarialdia Untzaga plazako karpan, 14:30ean, eta erromeria Iratzar taldearekin, 16:30ean.

Euskarararen normalizazioan lanean diharduten Eibarko Euskalgintzak eta Eibarren Akebai plataformak gaur arratsalderako, berriz, horma-irudia antolatu dute Untzagan, 19:00etan. Bertan, azken egun hauetan bizi izandakoaz gogoeta egitera edo/eta esperientziak kontatzera gonbidatuta daude herritar guztiak. Eibarko Udalak ere ekimenean parte hartzera gonbidatzen ditu eibartar guztiak.