Errenta aitorpena? Aurten, duda barik, EUSKARAZ!

2021/03/31

Eibarren euskaraz bizi nahi duten herritar guztiei errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita egin nahi zaie Eibarren AKEBAIk abiatu duen kanpaina honen bitartez.

"Errenta aitorpena? Aurten, duda barik, EUSKARAZ!" leloarekin abiatu du aurten kanpaina Eibarren AKEBAIk, Eibarko Udalaren babesarekin.

2018ko kanpainan, Eibarren, 1.280 aitorpen egin ziren euskaraz 14.195etik; 2019koan, 1.402 euskaraz 14.234tik; iazkoan, berriz, 1.441 eibartarrek egin zuten aitorpena euskaraz 14.156tik (% 10,18). Helburua da gutxienez 1.500 izatea aurten.

Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak HEMEN.

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.