Eibarko Udala

Errege Magoen Kabalgata 2025

2025/01/02
Errege Magoen Kabalgata 2025
Eibarko Udalak gonbidatu nahi zaitu urtarrilaren 5ean arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo den Errege Magoen Kirol ikuskizunera eta Kabalgatara

Urtarrilaren 5ean, 17:00etan, Errege Magoen Kirol ikuskizuna izango da Ipuruako Kiroldegian. Kirol ikuskizun honetara joateko ezinbesteko da gonbidapena aldez aurretik jasotzea Kulturako bulegoan (Portalea eraikinean, 1. solairuan)

Errege Magoen Kirol ikuskizuna arratsaldeko 6:30ak aldera amaituko da. Ondoren Errege Magoak Lambrettetan jaitsiko dira Untzagara Isasi kaletik behera.

Errege kabalgata arratsaldeko 7:00etan irtengo da plazatik betiere eguraldiak laguntzen badu. Irteteko momentuan euria egiten badu Kabalgata ez da Untzagatik Urkizura bidean abiatuko eta Errege Magoek zuzenean Udaletxeko hall-erako bidea hartuko dute, haurren harrerarekin hasteko. Aterri egonez gero Kabalgata Untzagatik Urkizura bidean abiatuko da antortxekin, hartz miragarriekin, Cielito Musika Bandarekin eta Eibarko Margo Eskolak prestatutako karrozarekin.

Urkizura bidean euria hasiz gero, bertan behera geratuko da kalejira. Beraz, baliteke Untzagatik Kabalgata Urkizura bidean abiatzea baina bidean euria hasiz gero ibilbidea etetea eta Udaletxerako norabidea aldatzea.

Udaletik gomendio edo eskaera bat egin nahi dugu: mesedez, ibilbidean zehar ez joan karrozaren ondoan, arriskutsua da eta.

Eguraldia lagun, Udaletxeko Errege Magoen harrera 20:00etan hasiko da eta bertan Meltxor, Gaspar eta Baltasar Erregeak haur guztiei harrera egingo diete bertarazten diren guztiei oparitxo goxo bat emanez.

Bide batez eskerrak eman nahi dizkidegu Gaspar, Meltxor eta Baltasar Erregei Eibarrera etortzeagatik, eta baita Astixa A.Z.-ko begiraleei, Eibarko Lehen Hezkuntzako 7 ikastetxeetatik etorriko diren haurrei antortxak eramateagatik, LEKIM animazio zerbitzuari, Eibarko Cielito Musika Bandari, Eibarko Udal Margo Eskolari, Eibarko Klub Deportiboari, KOA, KAXA, Ballet eibarrés, NELE dantza taldeei, Ipurua Gimnasia erritmika klubari, Lambretta klubari, Udaltzaingoari eta Udal Brigadari; izan ere, hauen guztien laguntza barik ezinezkoa izango litzake Errege Magoen Kabalgata antolatzea.