Aire-erasoen ibilbideetan izena emateko zozketa egin da

2022/04/29

Eibarko Udalak, Jesús Gutiérrez historialariarekin batera, ibilaldi gidatuak antolatu ditu, 1936ko abuztua eta 1937ko apirila bitartean herriak jasandako 29 aire-erasoen toki nagusiak ezagutzeko. Ibilaldietan parte hartzeko txanden zozketa egin da.

Apirilaren 30ean. 10:00etatik 14:00etara. Gazteleraz. Onartuen zerrenda irakurtzeko klikatu hemen.

Maiatzaren 7an. 10:00etatik 14:00etara. Euskeraz. Onartuen zerrenda irakurtzeko klikatu hemen.

Ibilbide hauek erantzun ezin hobea izan dutenez, Udalak maiatzaren 14ra begira beste txanda bat zabaldu du. Epearen barruan izena eman dutenei eta zozketatik kanpo geratu direnei emailez hirugarren txanda berri horretan parte hartzeko aukera emango zaie. Era honetan, interesa jarri duten pertsona guztiek ibilbideaz gozatzeko aukera izango dute.