Emakumeen Nazioarteko Eguna udal liburutegian

Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuarekin bat eginez
Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuarekin bat eginez; hau da, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.
Horretarako, honako ekintza hauekin laguntzen du:
Heldu/leku feministak (8M 2022) irakurketa-gida eta interesgunea, gure webgunetik eskuragarri.
Berdintasuna helburu irakurketa-gida, haurrentzako, umeen liburutegiko blogean eskuragarri.
"Itsaspeko bihotzak" erakusketa didaktikoa, martxoaren 21etik 31ra, euskal haur-literaturaren bidez genero-berdintasunaren gaia lantzen duena.
Elssie Xalbadorren martxoko ipuin kontaketa saioa: “Emakumeak mundua aldatzen”.