Emakumearen Nazioarteko Eguna Udal Liburutegian

Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuarekin bat eginez
Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuarekin bat eginez; hau da, emakumeak eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez.
Horretarako, honako ekintza hauekin laguntzen du:
M8 2021: Bizi sareak ehunduz irakurketa-gida eta interesgunea, gure webgunetik eskuragarri.
Berdintasuna helburu irakurketa-gida, haurrentzako, umeen liburutegiko blogean eskuragarri.
"Itsaspeko bihotzak" erakusketa didaktikoa, martxoaren 12tik 30era, euskal haur-literaturaren bidez genero-berdintasunaren gaia lantzen duena.
Maite Frankoren martxoko ipuin kontaketa saioa: “Arrosa eta leuna, Adela Turinen ipuinak”.