Eibarko Udala
musika

Eibarrek izena aldatuko die Legarreko estudioei, Walter Tuzzeo teknikariaren omenez

2026/04/07
Artxiboko irudia. Jon Iraola alkatea, Walter Tuzzeorekin.
Artxiboko irudia. Jon Iraola alkatea, Walter Tuzzeorekin.

Grabaketa-zentroari “Walter Tuzzeo Sormen Zentroa” izena jarriko zaio, apirilaren 11n egingo den ekitaldi ofizialean. Bihotzetik egindako omenaldi bat Eibarren oso maitatua izan zen figura bati. Haren hurbiltasunak eta konpromisoak arrastoa utzi zuten sortzaile-belaunaldi oso batean.

Musika- eta sormen-saio askoren lekuko izan diren Legarreko grabaketa-estudioetako hormek, hemendik aurrera, urteetan haien arima izan zen gizonaren izena eramango dute. Apirilaren 11n, 11:00etan, ekitaldi instituzional eta hunkigarri bat egingo da  Walter Tuzzeo Sormen Zentroa ofizialki inauguratzeko.

Ekitaldian —Tuzzeoren heriotzaren 2. urteurrenarekin kointziditzen du— Tuzzeoren omenezko plaka bat jarriko da instalazioetan. Horrela, zentroak, bere identitatea eguneratzeaz gain, omenaldia egingo dio profesional bati, zeinaren dedikazioak eta hurbiltasunak arrasto handia utzi zuten herriko musika-produkzioan.

Andoni Zabala Kultura zinegotziaren hitzetan, “aitortza hau justizia-egintza bat da, kultura elkartzeko eta hazteko gune gisa ulertzen zuen pertsona batekin. Walterrek soinua landu ez ezik, pertsonak zaindu ere egiten zituen, eta, era berean, ahalbidetzen zuen proiektu askok argia ikustea” .

Jon Iraola alkateak, bestalde, izen-aldaketaren izaera sinbolikoa azpimarratu du: “izen berriarekin nahi duguna da datozen belaunaldiek jakin dezatela bizitza herriko talentua sustatzera dedikatu zion norbait egon zela hemen. Tuzzeok Eibarren beti defendatu izan dugun kultura-tradizio baten onena ordezkatzen du: lana, sormena eta herriarekiko konpromisoa.

Walter Tuzzeo soinu-teknikaria baino gehiago zen; izan ere, artista askorentzat mentorea zen, sormen-konplizea, eta ezinbesteko figura eskualdeko musika-eszenaren garapenean. Hil zela bi urte betetzen direnean, arte-komunitatea bera izan da izen-aldaketa hau bultzatu duena, haren legatua beti egon dadin bokazioa garatu zuen lekuari lotuta.

Walter Tuzzeo Sormen Zentroa izendatzeak indartu egiten du espazioak artistentzat kultura-berrikuntza motorea eta babesleku bat izaten jarraitzeko borondatea. Etorkizunera begiratzeko modu bat da, nondik gatozen ahaztu gabe: oinak tradizioan, eta begirada sortzen jarraitzeko nahian jarria.