Eibarko Udalak, Ego Ibarra batzordearen bidez, herriaren 675. urteurrenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa antolatu du

2020/12/18

Eibar 1346ko otsailaren 5ean fundatu zen; hortaz, 2021ean, pandemia egoeran bada ere, 675 urte beteko ditu herriak.

Lehiaketa honek hiriaren historian interesa duten pertsonen sormena sustatu nahi du, baita diseinu grafikoarekin eta komunikazioarekin zerikusia duen jende  ororena ere. Logotipo hori izango da urteurrenaren esparruan egiten diren ekintza guztietan gehien ikusiko den elementua.

Lehiaketa honetan Eibarren bizi den edo eibartarra edo bertan jaioa izan eta beste bizileku bat duen adin nagusiko edonork parte hartu ahal izango du, bakarka edo taldeka.

Eibar 1346-2021 lema izango duen logotipoaren lehiaketan izena emateko epea 2020ko abenduaren 18tik 2021eko urtarrilaren 15era (biak barne) izango da. Logotipoaren eta bestelako dokumentuen aurkezpena bakarrik elektronikoki  egingo da eta abenduaren 18an aktibatuko da herritarrentzat. Parte hartzaileek gehienez 2 lan original aurkeztu ahal izango dituzte.

Epaimahaiak hiru logotipo aukeratuko ditu finalerako 2021eko urtarrilaren 18an. Hortik aurrera, hiru logotipo finalisten erakusketa eta herri-galdeketa egingo da, eta  herritarrek botoa eman dezakete 2021eko urtarrilaren 18tik 31ra. Herritarrek 3 logotipoen artean bakarra bozkatu ahal izango dute, urtarrilean webgunean bertan jarriko den formulario baten bidez.

Herri-galdeketaren botoen kontaketa eta logotipo irabazlearen izena 2021eko otsailaren 4an emango da ezagutzera, 675.  urteurren egunaren bezperan bertan.

>>> Hona hemen lehiaketaren oinarriak.

"Urkuzuko itturrixak baleki berbetan…" Argazkia: Eibarko Udal Artxiboa.

"Urkuzuko itturrixak baleki berbetan…" Argazkia: Eibarko Udal Artxiboa.

etiketak: egoibarra