Eibarko Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik 2019-2020 ikasturterako

2019/09/27

Eibarko Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik dago.

Maila guztiak eta ordutegi zabala eskaintzen dugu.

Gainera, HABEren titulu ofizialak ateratzeko aukera duzu.

Tarifa bereziak: langabetu, ikasle, guraso, merkatari/ostalari, enplegatu eta 65 urtetik gorakoek % 50eko deskontua izango dute matrikulan.

Bestelako deskontuak ere baditugu asistentziagatik edo diru-sarrerengatik.

BIDEOA

Aurtengo ikasturteko publizitate kanpainan erabilitako leloa hauxe da: “EUSKARAREKIN MATCH! Egin gurekin bat”. Kanpainan erabilitako leloa dela eta, Gipuzkoa eta Bizkaiko udal euskaltegietako hainbat ikasle eta irakaslek bideo txiki bat grabatu dute. Bertan, Eibarko Udal Euskaltegiak ere parte hartu du.