Eibarko udal artxibozainaren agerraldia Eusko Legebiltzarrean

2021/06/21

Yolanda Ruiz Urbón artxibozainak ALDEEren izenean jardun zuen, Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Lege Proiektuari hainbat ekarpen egiteko. 

Ekainaren 15ean, Yolanda Ruiz Urbón, Eibarko Udalaren artxibozaina, Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean izan zen, Arantzazu Oregi Goñi Bergarako udal artxibozainarekin batera, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetarako Profesionalen Euskal Elkartearen (ALDEE) izenean Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralerako eta dokumentu-ondarerako lege-proiektuari ekarpenak egiteko.

Lege honen bidez lortu nahi dena hauxe da: zerbitzu publikoen informazioaren kudeaketa hobetzea, gardentasun-printzipioa garatzea, dokumentu-ondarea babestea eta herritarrek informazioa baliatzeko eta eskuratzeko duten eskubidea onartzea.

Sei titulu, xedapen gehigarri bi, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen ditu. Legeak arautuko ditu titulartasun publikoko dokumentuen kudeaketa integrala, dokumentuen tratamendua eta antolaketa artxiboetan; Euskadiko Dokumentu Ondarearen eraketa, babesa eta zaintza; eta Euskadiko Artxiboen Sistemaren egitura, antolaketa eta kudeaketa.

Esteka honetan aurki dezakezue lege berriaren inguruko informazio guztia: Euskadiko Dokumentu Kudeaketa Integralaren Lege Proiektua.

 

Eibarko artxibozain Yolanda Ruiz Urbón, Arantzazu Oregi Goñirekin.

Eibarko artxibozain Yolanda Ruiz Urbón, Arantzazu Oregi Goñirekin.

etiketak: egoibarra