Eibarko Itun Federala: interesgunea Udal Liburutegian

Eibarko Itun Federala: interesgunea Udal Liburutegian

Interesguneko argazkiak

2019/06/19

Gure ondare bibliografikoko 1860-1870 hamarkadako hainbat liburu jarri ditugu ikusgai, itunaren kopia batekin batera

1869ko ekainaren 23an Euskal Herriko federaziozale errepublikarrak Eibarren bildu eta Itun Federala sinatu zuten.

Itun hori IRURAC BAT aldizkarian jasota dago, hain zuzen ere aldizkariaren 18. urtean, 146 zenbakian, 1869ko ekainaren 27ko alean.

150. urteurrena gogora ekartzeko ekitaldiak antolatu ditu Ego Ibarra Batzordeak, eta ospakizun horiekin bat eginda, Eibarko liburutegian gure ondare bibliografikoko 1860-1870 hamarkadako hainbat liburu jarri ditugu ikusgai, itunaren kopia batekin batera.

Titulu horien artean bakarra da 1869 urtekoa:

Almirante, José (1823-1894). Diccionario militar etimológico, histórico, tecnológico : con dos vocabularios, francés y alemán. -- Madrid : Imp. y Litogr. del Depósito de la Guerra, 1869

Baina hamarkada horretako dozena bat liburu jarri ditugu, batzuk Armeria Eskolak orain dela gutxi udal liburutegiari egindako dohaintzakoak.