Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa otsailaren 26tik apirilaren 7ra bitartean izango da

2019/01/29
Concha Velasco antzezleak emango dio hasiera edizio berriari "La intérprete y el productor" izeneko hitzaldi-solasaldiarekin, otsailaren 26an, Coliseoan, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da. Otsailaren 27an eta 28an, berriz, "El funeral" antzezlana taularatuko du, Coliseoan bertan ere, 20:30ean. Martxoaren 1ean, Giza Estatuen XVII. edizioa egingo da Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Edizio berri honetan 22 ekitaldi eskainiko dira: 20 antzerki emanaldi, kaleko antzerki bat eta hitzaldi bat.

Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa 2019ko otsailaren 26tik apirilaren 7ra bitartean luzatuko da, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian taularatuko diren obra ezberdinekin. Edizio berria gaur asteartea, urtarrilak 29, aurkeztu dute Udaletxean eta bertan izan dira Eibarko Alkate Miguel de los Toyos, José Ángel María Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta Juan Ortega Jardunaldien antolatzailea.

2019ko Antzerki Jardunaldiak otsailaren 26an hasiko dira Concha Velasco antzezleak eskainiko duen "La intérprete y el productor" hitzaldi-solasaldiarekin, Coliseoan, 19:00etan. Ekitaldia Juan Ortegak aurkeztuko du eta Jesus Cimarrok koordinatuko du; sarrera doakoa izango da. Ondoren, otsailaren 27an eta 28an, Concha Velasco antzezle valladolidtarrak bere seme Manuel M. Velascok gidatzen duen "El funeral" antzezlana taularatuko du Coliseoan, 20:30ean, Jordi Rebellón, Clara Alvarado, Cristina Abad eta Emmanuel Medina aktore ospetsuekin.

Martxoaren 1ean, berriz, Giza Estatuen XVII. edizioa izango da Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean, 17:00etan, M.P.C. Barcelona taldearen eskutik.

Aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren gainontzeko lanak honako hauek dira: Erritu (Kukai Dantza eta Sharon Fridman); La Luz Oscura (Producciones El brujo); Pérez, el Ratoncito, no nace, se hace (Titiriguiri); Hozkailua (Artedrama); Solitudes (Kulunka Teatro); Un poyo rojo (Un poyo rojo); Gala Internacional de Magia (Fábrica de Magos); Mestiza (Emilia Yague Producciones); Ele! (ELE); Ludo Circus (Ludo Circus); Aquí en la Tierra (Teatro El Mayal); 7 años (Producciones Teatrales Contemporáneas); El desguace de las musas (La Zaranda, Teatro inestable de ninguna parte y Teatre Romea y Teatro Español); Lurrak (Lurrak Antzerkia); Martinaren Parke Fantastikoa (Producciones Maestras); Comedia Aquilana (Nao D'Amores y Compañía Nacional de Teatro Clásico); eta La comedia de Carla y Luisa (Narruzko Zezen). Aurten, 184.000 euro baino gehiago bideratu dira aurten Antzerki Jardunaldietara.

Aurtengo egitaraua osorik ikusteko SAKATU HEMEN.

Aurre salmenta

Bestalde, sarreren aurre salmenta berezia zabalduko da:

  • Otsailak 2, 3 eta 4: 10:00etatik 14:00etara, Coliseo Antzokian.
  • Funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago, dagokion antzokiaren leihatilan.
  • Kutxabank bitartez 2019ko otsailaren 2tik aurrera, 10:00etatik
    aurrera.
  • Otsailaren 4tik aurrera, astelehena eta ostirala, 17:30etik 19:30era. Tokia: Coliseo Antzokia.

Ohizko salmenta

  • Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.

Prezioak

  • Otsailak 27 eta 28 eta martxoak 7 eta 24: 15 €
  • Martxoak 9, 23 eta 30 eta apirilak 7: 5 €
  • Beste funtzioak: 12 €

Deskontuak

  • Coliseoaren Laguna txarteldunei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan: tarifa arrunta: 15 euro (10,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Lagunarekin).
  • Sarrerak Coliseoaren Laguna salneurriarekin erosiz gero, aretora sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea
Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioa otsailaren 26tik apirilaren 7ra bitartean izango da

Eibarko Antzerki Jardunaldien 42. edizioaren aurkezpena.