Eibar mugimenduan tailerra

Eibarko Udalak aniztasun funtzionala duten haur eta gazteei zuznedutako Eibar mugimenduan tailerren hirugarren edizioa antolatu du. Tailerra 7-21 urte bitarteko haur eta gazteentzat zuzendua dago.
Hirugarren saioa, apirilean egingo dena, hastear dago. Tailerrak aniztasun funtzionala duten 7-21 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude.
Eibar mugimenduan tailerrak 2022-03
Tailer hau PORTALEAn egingo da, dantza gelan
Ordutegia:
(Apirilak 3 igandea) 11:00etatik 13:00era
Prezioa: 2 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 4 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula martxoaren 18an hasiko da eta martxoaren 28an amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/eibarmugimenduan2022-03-en egin beharko da.
Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), martxoaren 30ean.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 30ean 10:00etan. Zozketaren emaitza eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.
Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen
Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko