Eibar mugimenduan tailerra

Eibarko Udalak tailer bat antolatu du aniztasun funtzionala duten 7-21 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
Eibar mugimenduan tailerrak urtean 10 saio izango ditu. Lehen saioa, otsailean egingo dena, laster hasiko da. Tailerrak aniztasun funtzionala duten 7-21 urt bitarteko haur eta gazteei zuzenduta daude.
Eibar mugimenduan tailerrak
Tailer hau PORTALEAn egingo da, dantza gelan
Ordutegia:
(Otsailak 5) 17:00etatik 19:00era
Prezioa: 2 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 4 € Eibartik kanpokoentzat
Aurrematrikula urtarrilaren 21ean hasiko da eta urtarrilaren 31n amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/eibarmugimenduan2022-01-en egin beharko da.
Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 2an.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 2an 10:00etan. Zozketaren emaitza eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.
Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen
Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko