Eibar Guinness errekorraren jabe dela ziurtatzen duen agiri ofiziala ipini du alkateak udaletxeko patioan

Eibar Guinness errekorraren jabe dela ziurtatzen duen agiri ofiziala ipini du alkateak udaletxeko patioan

Ezkerretik eskumara, Joxe Mari Ulazia, Malen Illarramendi, Miguel de los Toyos, Idoia Argoitia eta Ekhi Belar.

2017/11/15

Ekainaren 22an Eibarren AKEBAI plataformak antolatutako ekimenean, 2.500 lagunek irudi erraldoia osatu zuten Untzaga plazan Largest transforming human image errekorra gainditzeko asmoz eta denon artean lortu genuen. Orduan, Dubaik zuen errekor hori 2.223 lagunekin.

Udako oporretatik bueltan, irailean jakin genuen Guinness World Recordsek ere, eskatzen zituen ebidentziak (argazkiak, filmazioak, lekukoen deklarazioak, kronometratzaileen deklarazioak…) aztertu eta gero, gure Largest transforming human image errekor saiakera ontzat eman zuela eta ofizialki Eibar Guinness errekor horren jabe zela.

Hala ere, hori ziurtatzen duen agiria noiz bidaliko ziguten zain egon gara eta azkenean iirtsi da. Gaur bertan, azaroak 15, asteazkena, Miguel de los Toyos alkateak udaletxeko patioan denok ikusteko moduan ipini du, Joxe Mari Ulazia, Malen Illarramendi, Idoia Argoitia eta Ekhi Belar AKEBAI-ko kideen laguntzarekin.

Zorionak errekorra lortzen lagundu zenuten eibartar guztioi eta eskerrik asko.

Erlazionatutako elementua

Eibarrek Guinness errekorra lortu du