Eibar aldizkariaren azken alea, 155. zenbakia, kalean eta webgune honetan.

2022/01/03

Webgunean aukera dago historia luze bezain oparoko aldizkariaren aurkibideko artikulu-izenburuetan klikatu eta zuzen-zuzenean joateko.

Joan zen astean argitaratu zen Eibar aldizkariaren azken alea, 155. zenbakia. Aurrekoak bezala, ale hau ere Egoibarraren webgune honetan ikusi dezakezu PDF formatuan.

Ediziogintzari bagagozkio, Eibar aldizkariak lau aro izan ditu orain arte: 1952an Pedro Zelaiak sortu zuenetik 1956ko martxora arte izan zuen bere I. aroa; II.a 1956ko martxoko aletik 1994ko otsailaren alerainokoa dugu (358 ale). III.a, Zelaia hil ondoren hasi zen, 1994ko irailean, zuzendaritza Jose Mari Kruzetak hartu zuen eta hil arte jarraitu zuen, 2002ra arte. Hari Margarita Olañetak hartu zion txanda eta 2016ko Gabonetako alea atera arte (135 ale) jarraitu zuen.

Laugarren aroa 2017. urteko apirilaren 136. zenbakitik aurrera hasten da. Erredakzio-talde batek aldizkariaren diseinua eta egoitza aldatu zituen, produktu atsegin eta eibartar bat egiteko.

Hona hemen aldizkariak izan dituen aro horietako azal batzuk.

Eibar rebista 1952

 

Eibar rebista 1985

 

Eibar rebista 2012

 

 

Eibar rebista 2017

 

 

 

etiketak: egoibarra