Egoibarra.eus webgunea berrituta dator 16 urte betetzear dituen honetan

2018/02/12
2002ko udaberrian argitaratu zen Eibarko herriaren memoria historikoa batzen duen webgune hau. Asko aldatu dira Internet eta teknologia berriak, baita webguneen egitura eta internauten ohiturak ere. Hori dela eta, azken aldi honetan, Ego Ibarraren webgunea berritzeko lanetan aritu da Codesyntax empresa eta gaur aurkezten dizuegu webgune berritua.

Orain arte webguneak zeukan eduki guztia mantendu da, baina diseinu aldetik goitik behera aldatu da. Azpiegitura teknikoan ere egokitzapen eta berrikuntza txiki batzuk egin dira, erabiltzaileentzat webgune arin eta erabilgarriagoa argitaratu ahal izateko.

Azpimarratu behar da garrantzi berezia eman zaiola webguneak gordetzen duen material grafikoa eta argazki zaharrak modu egokian erakusteari. Gehienak funts pribatuetakoak dira, webean ateratzeko partikularrek utzitakoak: Bolumburu argazki-funts handia, gerrako umeena, txirrindularitzakoa... Horrez gain, egokitzapenak egin dira informazioa telefonoan erosotasunez ikusteko, jakinik bisitarien erdia baino gehiago (% 58 azken hilabetean) gailu mugikorretatik sartzen dela webgunera.

Edukiaren atal nagusiek —Eibar, Argitalpenak, Eibartarrak, Argazkiak, Albisteak eta Batzordea— hainbat azpiatal dituzte. Esate baterako, Eibar atalaren barruan Eibarko mugarriak, Historia, Baserriak eta auzoak, Ibilbideak, Eraikuntza eta monumentu nagusiak, Gastronomia, Lanbideak, Kale-izenak, eta musika-piezak daude. Argitalpenak izeneko atalak ondokoak hartzen ditu bere gain: Eibarko liburuak, eta kitto zaharrak (Udalaren eskuetan zegoenekoak), Eibar revista, Goi-Argi aldizkaria, Eibarko idazlanen datu-basea, Bideoak, Txostenak eta dokumentuak, EXFIBAR, Kulturako egitarau guztiak.

Egoibarra.eus webgunea berrituta dator 16 urte betetzear dituen honetan

Bolumburu Fondoa (bilduma pribatua).

etiketak: