Diploma banaketa Debabarrena Integra – Bat Eginez programako “Uler-saioak” euskara lantzeko modulua arrakastaz burutu duten ikasleekin

Eibarko Udalaren Osoko bilkuren aretoan egin den Diploma banaketaren ekitaldiaren argazkia.

Eibarko Udalaren Osoko bilkuren aretoan egin den Diploma banaketaren ekitaldiaren argazkia.

2023/01/27

Debabarrena Integra – Bat Eginez egitasmoaren 17. edizioa da aurtengoa, eta euskara bigarren aldiz landu da lanerako oinarrizko formakuntza eskaintzen duen programa honetan.

“Uler-saioak” urrian hasi eta urtarrilaren 27an bukatu dira, bertan parte hartu duten ikasleei diplomak emateko ekitaldiarekin.

Diplomak Jon Iraolak, Eibarko alkateak, eta Carlos Abadek, Armeria Eskola elkarteko presidenteak, banatu dituzte, eta ekitaldian zehar euskarara gerturatu eta pixka bat ikastearen garrantzia azpimarratu dute.

“Uler-saioak” 60 orduko moduluaren helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila lortzea da, eta modu horretan integrazio laborala eta soziala erraztea.

Euskara saioak Eibarko AEK euskaltegiko irakasleek eman dituzte aurten eta Eibarko Udalaren eta Armeria Eskolako Elkartearen arteko lankidetzari esker gauzatu den proiektua izan da.

Uler-saioak metodologia soziolinguistika Klusterrak eta EHUak landua da eta Debabarrena Integra – Bat eginez egitasmoan lantzen da.