"Desde Extremadura al Bertsolarismo. La historia de una integración" hitzaldia eskainiko du gaur, hilak 12, Jon Maiak, Urkizu Eskolan

2018/06/12

Eibarko Urkizu Eskolak "Desde Extremadura al Bertsolarismo. La historia de una integración" izeneko solasaldia hartuko du gaur asteartea, ekainak 12, 19:00etan.

Eibarren AKEBAI plataformak antolatutako "Hamaika Berbaldi" egitasmoaren barruan dago kokatuta gaurko solasaldia.

Ama Extremadurakoa eta aita Zamorakoa dituen Jon Maia bertsolariak bere esperientziaren berri emango du gazteleraz. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.