"Cómicas" antzezlanean aktoresa aldaketak

2022/03/11

MPC Management konpainiak komunikatu baten bidez martxoaren 26an "Cómicas" antzezlanean aktoresen aldaketa helarazi digute.

Sara Escudero eta Patricia Espejo ezingo dira Eibarrera etorri martxoaren 26an Coliseo Antzokira.
Hauen ordez Carolina Noriega eta Nerea Garmendia izango ditugu Sil De Castro-rekin batera.
Martxoaren 26 arte sarrerak bueltatzeko aukera zabalik egongo da. Coliseoko lehiatilan sarrera erosi dutenek lehiatilan bertan bueltatu beharko dituzte eta Kutxabank bidez erosi zutenek kultura@eibar.eus helbidera korreo bat idatzi beharko dute sarrerak erosi zuen titularraren izen-abizenak zehaztuz eta zeintzuk diren bueltatzen diren sarreren ilara eta eserleku-zenbakiak.
Bene-benetan sentitzen dugu eragindako eragozpen guztiak.