Coliseoaren Laguna txartela 2022

Eibarko Udalak beste behin COLISEOAREN LAGUNA txartela eskaintzen du. Udalak antolatzen dituen edozein ikuskizun edo kontzertutan eta Coliseo antzokiko zine komertzialaren sarreretan %30eko beherapena lortu daiteke.
Deskontuak bateraezinak dira. 5€ edo gutxiago balio duten sarreretan ez da beherapenik izango.
Txartelek urtebeteko iraunaldia dute, izendunak dira, pertsonalak eta besterenezinak. Titular bakoitzak sarrera bat eskura dezake ikuskizun bakoitzeko, eta txartela erakutsi behar du sarrerarekin batera barrura sartzean.
Txartelak 2022ko urtarrilaren 10etik aurrera eskatu ahal izango dira PEGORAN.
* 2021eko COLISEOAREN LAGUNA txartelaren jabe izan bazara, gogoratu urtarrilaren 25etik aurrera programatzen diren ikuskizunetara sartu ahal izateko COLISEOAREN LAGUNA 2022ko txartela eskatuko zaizula.