Bularretik Mintzora: gurasoentzako hitzaldi zikloa martxoaren 20an eta 27an gaztelaniaz

2017/03/06

Bularretik Mintzora, irakurtzeko zaletasuna sustatzen duen egitasmo handi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan herriz herri ari da zabaltzen Biblioteken ekimenaren bitartez, herri bakoitzeko ikastetxe eta etxeetako bideak irekiz. Otsailaren 28ean eta martxoaren 1ean euskarazko hitzaldiak izan dira eta 20 guraso inguruk hartu dute parte.

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte literatura Elkarteak sortu zuen eta koordinatzen ditu egitasmo honen ekintza guztiak. Lan-talde profesional batek bideratzen du ekimen osoa. Irizpideak eta materialak banatzen ditu horretarako eta formazio aukerak eskaintzen ditu

Eibarko ia ikastetxe guztietan jarri da martxan ikasturte honetan eta orain gurasoen txanda da.

Hori dela eta, Eibarko Udalaren bitartez bi hitzaldiz osatutako Gurasoontzako Tailer bat eskaini nahi dizuegu, gaian adituak diren profesionalen eskutik.

Haur Literatura gizakiaren sorreran eta gizartearen garapenean lehen komunikazio tresna den neurrian, haren garrantziaz jabetzeko eta irakurketa ohiturak etxean sustatzeko familientzako formazioa da eskaini nahi dizueguna.

HITZALDI ZIKLOA

Martxoak 20, astelehena, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • La literatura infantil en la base de todo conocimiento I. Hizlariak: Juan Kruz Igerabide eta  Itziar Zubizarreta. Haur Literaturari buruzkoa, non Literatura unibertsalaren eta gurearen ikuspegi bat lantzen den, eta euskal haur literaturako poesia, kanta, joko eta abarren tradiziozko ereduak ere erakutsiko zaizkizuen

Martxoak 27, astelehena, 18:00-20:00 PORTALEko Areto Nagusian

  • La importancia de la literatura infantil en el desarrollo del niño y de la niña I. Hizlaria: Juan Carlos Alonso. Haur Literaturak haurraren garapen emozional, intelektual eta afektiboan duen garrantziaz jabetzeko hitzaldia.

Izena emateko azken eguna martxoaren 15a.  Hainbat bide dituzue:

1)     Ikastetxean, umearen andereño/maisuari esan.

2)     Udal liburutegiko mostradorean.

3)     Telefonoz: 943708437.

4)     E-posta: liburutegia@eibar.eus