Bi zerbitzu berri ezarri dira udal liburutegian

2019/02/25

WIFI bidez inprimatzeko eta dokumentuak eskaneatzeko aukera egongo da hemendik aurrera

Unibertsitatean eta hezkuntzan teknologia berriak ezarri dira; horrek ikaskuntzaren paradigmak aldatzen dihardu eta, ondorioz, baita liburutegien erabilerak ere, udal liburutegiak barne. Gaur egun guztiz beharrezkoa da, gure ustez, WIFI bidez Internetera sarbidea ematea. Ohikoa da ikasleak ikustea bere ordenagailu eramangarriekin edo beraien gailu elektronikoekin gure irakurketa eta ikasketa geletan.

Modu autonomo batean formatzen jarraitzeko, ikastaroak online (doakoak edo ordaindutakoak) egiten dituzten erabiltzaileek ere plataforma birtualetan egin behar dute lan, non kurtsoaren edukia jasotzen duten, gainerako ikaskideekin harremanetan jartzen diren eta ikastaroari probetxua atera diotela frogatuko duen kalifikazioa lortzeko lanak igotzen dituzten.

Dokumentuak inprimatzeko zerbitzu berria

Dokumentuen inprimaketa bermatuta geneukan Liburutegian publikorako dauden ordenagailuekin, baina bere ordenagailuarekin lan egiten dutenek USB batera edo posta elektronikora deskargatu behar dute dokumentazioa inprimatze zerbitzua erabiltzeko.

Dirulaguntza honetan kudeaketa programa horri beste aukera bat gehitzea eskatu dugu aurten; hau da, WIFI zerbitzuaren bidez, ordenagailu eramangarrietatik inprimatu ahal izatea Liburutegiko erabiltzaile direla egiaztatu dutenean.

Ikasleek eskertuko duten zerbitzua izango da, noski.

Tasak Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileak markatzen ditu: 0.10 € zuri beltzean inprimitzeko eta 0.25 € koloretan inprimatzeko.

Dokumentuen digitalizazioa

Orain arte ez dugu eskaner publikoa eskaini Liburutegian. Fotokopiagailurik ere ez dugu, eta batez ere jai egunetan askotan eskatzen diguten zerbitzua da.

Dirulaguntzaren bidez eskuratu dugun eskanerrarekin, bi gabezia horiei erantzuna ematen diegu.

Hemendik aurrera dokumentuak digitalizatu eta USB batean sartu ahal izango dira. Horrela, zerbitzua behar duen pertsonak eskaneatu duena inprimatu ahalko du gure ordenagailuetatik edo bere ekipotik (WIFI konexioa erabilita).

Eskaner honi elementu bat gehitu zaio, liburu edo aldizkarien atalak eskaneatzeko eta lortutako dokumentua paperean inprimatu ahal izateko.