Eibarren AKEBAI Hamaika berbaldi Eibar
"Berbaldi interaktiboa: euskaldun berriak betiko berri?" izeneko hitzaldia hartuko du Udaletxeko patioak, abenduaren 11n
2018/12/10

AKEBAI plataformak antolatutako "Hamaika berbaldi" ekimenaren baitan kokatzen da bihar 19:00etan hasiko den hitzaldia.
Bihar asteartea, abenduak 11, egingo da Hamaika Berbaldi egitasmoaren barruan antolatu den hurrengo saioa, urteko azkena: “Berbaldi interaktiboa: euskaldun berriak betiko berri?” izenburukoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, udaletxeko patioan.
Hizlariak M. Jesus Martin, Mohamed-Fadel-Taleb Mohamed, Sara Lamas eta Alina Ivan izango dira eta dinamizatzailea, berriz, Mariano Luke.
Herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera.