Batxilergoko eta DBHko goi-zikloko eta Batxilergoko ikasleak Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean erakusketan

2022/03/14

Eibar BHI Institutua, Aldatze eta La Salle-Azitain ikastetxeak ari dira parte hartzen Ego Ibarra batzordeak erakusketa hau egiteko asmoa planteatu zuenean, batik bat, gazte jendeari begira egin zuen, mezu argi hau helarazi nahian: berdintasunerako bidea luzea da, oraindik ere egiten ari da, eta berehala gal daiteke lortzea asko kostatu dena.

Eskolek emandako erantzuna paregabea izan da eta DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak dituzten Eibarko ikastetxeak (Eibar BHI - Institutua, Aldatze-Nuestra Señora de la Providencia eta La Salle) eskola-orduetan haientzat antolatu diren bisita gidatuetan ari dira parte hartzen. Guztira, 13 talde izango dira, 300dik gora ikasle, Portaleko erakusketara joango direnak.

ikasleen bisitak gidatzeko, Berdintasun Sailaren laguntzarekin, Ainhoa Aldazabal eibartarra arituko da, gazteentzako propio prestatu duen gidoiarekin.

Erakusketaren ildo nagusia bertakotuz, Udal Artxiboko interes handiko hainbat dokumentu daude ikusgai: Victoria Kent Eibarrera etorri zen eguneko agiria, Polonia Etxeberria maistraren ikasle-zerrenda, II. Errepublikako Institutuaren planoa eta hango ikasleen notak… Baita emakumeen rolarekin lotura duten Eibarko Armagintza Museoko hainbat elementu ere: josteko makina, plantxa, grabadore bola, haur-kotxea… Eta nabarmentzekoa da Goi Argi elkartearen hasiera-hasierako akta, 1951ekoa.

Kupulan, Badihardugurekin elkarlanean egindako dokumental bat dago ikusgai, “Emakumearen hitza ez da ur gaineko bitsa / Palabra de mujer” izenekoa, bizitzaren zenbait alderdiri buruz belaunaldi ezberdinetako Eibarko hainbat emakumeren bizi-testigantzak jasotzen dituena. Horrekin batera Eibarko 100 emakumeren argazkiak eta gogoeta-koadernoak, nahi duenak gaiarekiko bere iritzia idatz dezan.

Erakusketa honek emakumeek beren eskubideen alde eta benetako berdintasuna lortzeko egin duten eta egiten ari diren borroka latza kontatzen du irudi, dokumentu eta objektuen bidez. Eta horixe da, hain zuzen ere, gazte jendeari erakutsi nahi zaiona.

Goi Argi Elkartearen lehenengo akta
Goi Argi emakume-elkartearen lehenengo akta. Argazkia: Goi Argi

etiketak: egoibarra