Azitain abuztuaren 15eko jaietarako prestatzen ari da: herri-kirolak, musika eta familia giroa izango dira nagusi

Herri-kiroletan aizkolariak eta trontzalariak egongo dira. Meza nagusia, haur-jolasak, zuzeneko musika eta pintxoak izango dira.
Azitainek bere jai tradizionalak ospatuko ditu abuztuaren 15ean, zeinetan kultura eta belaunaldien arteko elkarbizitza nabarmenduko diren. Goizeko lehen ordutik, bizilagunek aukera izango dute adin guztientzat prestatutako programazio zabalean parte hartzeko.
Ekintzak 10:30etan hasiko dira meza nagusiarekin, urtero lagun asko biltzen dituena, tradizioz betetako giroan. Ondoren, parkean jai-giroa nagusituko da, eta har-jolasak, zaku-lasterketak eta txikientzako bestelako ekintzak egongo dira, baita tarte batez berriz ere haurtzarora bueltatu nahi dutenentzat ere.
Eguneko unerik indartsuena 12:00etan iritsiko da herri-kirolekin, non protagonistak indarra, trebezia eta herri-kultura izango diren. Ikuskizunean aizkolariek eta trontzalariek hartuko dute parte, eta nabarmentzekoa da herri kirolean etorkizun oparoa duten bi gazteren presentzia: Biurri eta Zelai, herrietako lehiaketetan dagoeneko nabarmentzen hasi direnak.
Goizean zehar, zuzeneko musika egongo da Bultzola eta Narbaizaren eskutik, soinu tradizionalak eta gaur egungoak tartekaturik. Pintxoak eta bestelako produktuak izango dituen gune bat ere egongo da, ezin modu hobea izango dena indarra hartu eta jai-giroan hamaiketakoa egiteko.
Kultura eta Jaietako zinegotzi Patxi Lejardik nabarmendu du Azitaingo jaiak gure auzoen sustraien eta izaera parte-hartzailearen adibide direla. “Jendeak jendearentzat mimoz prestatutako jaiak dira, eta horregatik estimatzen dira hainbeste”.
Jon Iraola Eibarko alkateak herritar guztiak animatu nahi ditu jaietan parte hartzera: “Jai hauek Eibarko onena irudikatzen dute: gertutasuna, kultura eta poztasuna. Azitain, abuztuaren 15ean, berriz ere, herriko jai-gune bihurtuko da. Eibartar guztiak gonbidatu nahi ditugu bertatik pasatu eta konpainia onean jaiez disfrutatzera”.