Aurten berritasunak egongo dira Liburu eta Diska Azokan, eta bertako idazle batek parte hartuko du
Urtero bezala, Liburu Azoka ostiralean zabalduko da; hamahiru stand egongo dira, literaturari eta kulturari eskainiak. Azoka Untzaga plazan egongo da azaroaren 17ra arte, eta helburu izango du irakurketa sustatzea adin guztietako jendearen artean. Bisitariek argitaletxeetako euskarazko eta gaztelaniazko azken nobedadeak aurkitu ahal izango dituzte, eta genero eta gai ugari.
Erakustokiak astelehenetik igandera egongo dira zabalik, 11:00etaik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era
Udalaren erakustokian Araceli Bono eibartar idazlea egongo da. Egileak duela gutxi argitaratutako bi poesia-liburu aurkeztuko ditu: Entre mis tacones 12 eurotan egongo da salgai, eta Confesiones de otoño 14 eurotan. Lan hauek izango dira, dudarik gabe, Azokaren nobedadeetako batzuk.
Inguruko argitaletxeak eta liburu-dendak ere bertan egongo dira beren argitalpenak ezagutarazteko: Erein, Jakinbide, El Mundo de los minilibros, Kale Book, Artia, Arbola, Haritza, Bipiliki eta Iñaki.
Gainera, azokan “Itsasoa” eta “Literatura eta kantuetan” erakusketak ikusi ahal izango dira.