Aurrera doa elkarte gastronomikoen eta Eibarko industrializazioaren arteko loturaren inguruko datu-bilketa

2020/02/20

Hirurogei elkarte dira azaroan hasitako datu-bilketaren ikerketa-xede.

Gaur gaurkoz, 47 elkarterekin jarri gara hartu-emanean, eta elkarteetako bazkideek emandako datuak jasotzen gabiltza zer tailer edo enpresatan lan egin zuten jakiteko. Horrez gain, ikerketa osatzeko eta aberasteko, fundatzaileekin eta sozietateetan urte gehien daramatenekin elkarrizketak egiten ari gara, industriaren eta herriko sozietateen arteko lotura horretan gehiago sakontzeko, eta Eibarko kapital soziala gertuagotik ezagutzeko.

Bilketa honetan oraindik falta diren elkarteak hauek dira: Aterpe, Beartsuak, Beti Galdu, Botellin, Bustarri, Casino Artista Eibarres, Centro Burgales, Ipurua, Itur-Ondo, Krabeliñ, La Perla, Urkipe, Urko-Azpi eta Uso-Bide. Elkarte horietako zuzendaritzari Ego Ibarra batzordearekin hartu ematean jartzea erregutzen zaie, ahalik eta datu gehien batuta, gure herriko tailerren historia hobeto ezagutuko dugulako.

Armeria Eskolako ikasleak. Argazkia: Eli Lakuesta (Kontrargi-Soraluze)

Armeria Eskolako ikasleak. Argazkia: Eli Lakuesta (Kontrargi-Soraluze)

etiketak: egoibarra