Astelena Haur Parkea larunbat honetan irekiko da
2024/12/03
Eibarko Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren arteko egitasmo honek larunbatean, hilak 7, zabalduko ditu ateak.
Eibarko Udalaren eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren arteko egitasmo honek larunbatean (abenduak 7) zabalduko ditu ateak. Aisialdiko zerbitzuak ordutegi hau izango du:
11:00etatik 14:00etara
16:30etik 20:30era
Erabiltzaileek sarrera ordaindu beharko dute eta 90 minutu izango dituzte jolasean ibiltzeko.
Sarrera: 3€-ko prezioa du edo dpam merkatarien bonuarekin.
Frontoiko kantxan dugun aforoa mugatua da; gehienez 150 haur egon ahalko dira batera.