Astelena Haur Parkea

2017/12/13

Eibarko Udalak Astelena Haur Parkea larunbat honetan irekiko du, hilak 16.

Eibarko Udalak Astelena Haur Parkea larunbat honetan irekiko du, abenduaren 16an. Astelena Haur Parkeak abenduan izango duen egutegia hau izango da: abenduak 16, 23, 26, 27, 28, 29 eta 30. Ordutegi honetan:

11:00etatik 14:00etara eta 16:45etik 20:30era

Erabiltzaileek sarrera ordaindu beharko dute eta 90 minutu izango dituzte han jolasean ibiltzeko.

Sarrera: 3€ko prezioa du edo merkatarien bonoaz doan.

Frontoiko kantxan dugun aforoa mugatua da, gehienez 150 haur batera egon ahalko dira.