Aste Santu opor garaiko tailerrak 2023

2023/03/06

Eibarko Udalak Aste Santuko opor garairako hainbat tailer antolatu ditu. Martxoaren 10ean zabalduko da aurrematrikula-epea 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da.

HH (2017an eta 2018an jaiotakoak). Jazinto Olabe eta Errebalen 2 txanda bakoitzean:

Enpresa: ASTIXA

JAZINTO OLABEKO LUDOTEKA:

  • 1 txanda: apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegia: 09:30-13:30.
  • 2 txanda: apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegia: 09:30-13:30.

ERREBAL PLAZIA:

  • 1 txanda: apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegia: 09:30-13:30.
  • 2 txanda: apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegia: 09:30-13:30.

LH1 eta 2. "AKROBAZIAK". Errebal Plazan 2. solairuan. 4 txanda:

Enpresa: KALETIK

  • 1 txanda: apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 2 txanda: apirilak 3, 4 eta 5.Ordutegia: 18:00-19:30.
  • 3 txanda: apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 4 txanda: apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegia: 18:00-19:30.

LH 3 eta 4. “PARKOUR”. Errebal Plazan 1. Solairuan. 4 txanda:

Enpresa: KALETIK

  • 1 txanda: apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 2 txanda: apirilak 3, 4 eta 5. Ordutegia: 18:00-19:30.
  • 3 txanda apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 4 txanda: apirilak 11, 12, 13 eta 14. Ordutegia: 18:00-19:30.

LH 5 eta 6. “SKATE”. Errebal Plazan. 4 txanda:

Enpresa: IPAR SKATE

  • 1 txanda: apirilak 3, 4 eta 5Ordutegia: 16:30-18:00. 
  • 2 txanda: apirilak 3, 4 eta 5.Ordutegia: 18:00-19:30.
  • 3 txanda apirilak 13 eta 14. Ordutegia: 16:30-18:00.
  • 4 txanda: apirilak 13 eta 14. Ordutegia: 18:00-19:30.

Tailerren prezioak:

2017 eta 2018an jaiotakoentzat:

1. Apirilak 3, 4 eta 5:

  • Eibarren erroldatutakoak 12 €.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 24€.

2. Apirilak 11, 12,13 eta 14:

  • Eibarren erroldatutakoak 16€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 32€.

LH 1etik LH 6rako ikasleentzat

1. Apirilak 3, 4 eta 5:

  • Eibarren erroldatutakoak 6€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 12€.

2. Apirilak 11, 12, 13 eta 14

  • Eibarren erroldatutakoak 8€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 16€.

3. Apirilak 13 eta 14 (SKATE):

  • Eibarren erroldatutakoak 4€.
  • Eibarren erroldatuta ez daudenak 8€.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da martxoaren 10etik 24ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/astesantukotailerrak2023-01

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), martxoaren 27an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoaren 28an 10:00etan. Zozketaren emaitza martxoaren 28an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko