"Asier Errasti" XXI. film laburren jaialdiko sariak

2020/11/17

Lehenengo saria Susan Béjar publizista, gidoilari eta errealizadorearen "Distancia" filmerako izan da, eta bigarrena, "Polter" filmerako, Álvaro Vicario donostiarrarena. Euskarazko lehen saria Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik jaso dute "Mateoren ama" filmagatik, eta Cristina Vilches zaragozatarrak eta Paloma Canonica suitzarrak "Souvenir" filmagatik. Hutsik geratu da Eibarko film labur onenaren saria.

Guztira 131 lan aurkeztu dira aurten, eta horietatik 48 labur proiektatu dira sari-banaketarekin amaitu den astean.  Gainerako lanak ikusgai egongo dira aurrerantzean ere.

"Distancias"

"Polter"

"Mateoren ama"

"Souvenir"