Eibarko Udala

"Asier Errasti" Eibarko 19. film laburren jaialdiaren sariak

2018/11/11
Lehiaketak, Plano Corto elkarteak eta Udalak antolatuta, publikoaren harrera oso ona izan du eta epaimahaiak ez du erraz izan ehun film labur baino gehiagoren parte-hartzaileko artean irabazleak aukeratzea.

Coliseo antzokian azaroaren 10ean ospatutako ekitaldian epaimahaiak Javier Aguirresarobe fikzioko lehen saria eman du  Pau Teixidor-en 'Cunetas' filmera, memoria historikoa akzioarekin konbinatzen duen proiektura, Espainiako Gerra Zibilean girotutako istorioan.

Sail honetako bigarren saria  José Corral Llorenteren, ''Un cuento familiar' filmea izan da.

Euskarazko film onena  Xanti Rodríguezen  'Lekaime'  filmea izan da.

Animazioan, lehiaketarako aurkeztutako hamahiru filmen artean irabazlea, Arnau Gòdia Montesinosen, 'Psicolapse' izan da.

Eibarko film laburrik onena Juanma Canoren  'No escupas hacia arriba' lana izan da.

Publikoak amaiera-ekitaldian saritutako film laburrak ikusi ahal izan ditu eta Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak parte hartu du ekitaldi honetan.

SARIAK