"Arte de las putas. Una historia de amor" antzezlana gaur, hilak 4, Coliseoan

"Arte de las putas. Una historia de amor" antzezlana gaur, hilak 4, Coliseoan

Argazkia: www.teatrodeltemple.com

2016/03/04

Umorez, ironiaz, satirarekin, samurtasunarekin eta indarrarekin kontatutako maitasun istorio honetan hamaika pertsonaia ikusiko ditugu, ehunka ahots entzungo… eta musika ere hor izango da. Antzezlana 20:30ean hasiko da. Sarrerak 12 eurotan daude salgai.

Coliseo Antzokiak Zaragozako Teatro del Temple konpainiaren "Arte de las putas. Una historia de amor" antzezlana hartuko du gaur, martxoak 4, 20:30ean hasita. Opuskulu formatua duen Arte de las putas entsegu-hitzaldian oinarritu da Jose Luis Esteban antzezlan honen testua idazteko. Egilea bera arduratu da dramaturgia osatzeaz eta baita ere ofizio handiz antzezteaz, Carlos Martínek hartu duelarik zuzendaritzaren ardura. Argiaren Mendean argitaratutako hainbat testutan ez bezala, akzio istorio honetan emakumeari beharrekoa zor zaion garrantzia eta errespetua ematen zaio. Umorez, ironiaz, satirarekin, samurtasunarekin eta indarrarekin kontatutako maitasun istorio honetan hamaika pertsonaia ikusiko ditugu, ehunka ahots entzungo… eta musika ere hor izango da. Sarrerak 12 eurotan daude salgai.

Emanaldi hau Eibarko Emakumearen Mahaia eta Berdintasun Arloaren laguntzarekin programatu da, martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu den egitarauaren barruan.

Sexua eta bere gauzak

Sexuaz eta bere kontuetaz hitz egitea eszenatoki baten gainean ez da batere erraza. Erraza izan daiteke, helburua probokatzea edo txiste baldar eta merkeak kontatzea bada. Hau ez da horietakoa. Beste idazle ilustratu batzuk bezala, Nicolás Fernández de Moratínek gaia era distiratsuan lantzen jakin zuen, umore askorekin, indartsua, zuzena, pixka bat lotsagabea, jostalaria eta geldigaitza