Arrainekin lotan

2018/04/13

Eibarko Udalak lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat Donostiako Akuariumnera txangoa antolatu du.

Arrainekin lo egitea noizbait amestu izan baduzu orain duzu aukera paregabea. Eibarko Udalak lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zuzendutako irteera antolatu du. Arrainekin lo egiteaz gain, Errealaren museoa ikusi, eta ondoren Zarautzera bazkaltzera joango gara. Txangoa maiatzaren 18an eta 19an burutuko da baina lehenik eta behin izena eman beharra dago.

Izen ematea: apirilaren 16tik 22ra bitartean (biak barne)

On line: www.astixa.eus webgunean

Prezioa: 30€

Plazak mugatuak dira beraz, eskaera gehiago jaso ezkero zozketa egingo dugu. 

Behin zerrendak itxita ditugunean, maiatzaren 16an arratsaldeko 5 t 'erdietan, bilera informatiboa burutuko dugu gurasoei zuzendua Indianokua gaztelekuan. Egun honetan behin betiko matrikula burutuko da.