Arrainekin lo egitera!!

2016/04/15

Gaztetan programaren barruan LH 5. eta 6. mailako ikasleek arrainekin lo egiteko aukera paregabea dute Donostiako Akuarium-ean.

Arrainekin lo egitea noizbait amestu izan baduzu orain duzu aukera paregabea. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zuzendutako irteera da. Arrainekin lo egiteaz gain, Errealaren museoa ikusi, eta ondoren Zarautzera bazkaltzera joango gara. Txangoa maiatzaren 13an eta 14an burutuko da baina lehenik eta behin izena eman beharra dago.

Izen ematea: apirilaren 19tik 24ra bitartean (biak barne)

Non: Indianokua gaztelekuan (Muzategi kalea, 3) 18:00etatik 20:00etara edo On line: www.astixa.eus webgunean

Prezioa: 30€

Plazak mugatuak dira beraz, eskaera gehiago jaso ezkero zozketa egingo dugu. 

Behin zerrendak itxita ditugunean, maiatzaren 5ean arratsaldeko 5 t 'erdietan, bilera informatiboa burutuko dugu gurasoei zuzendua Indianokua gaztelekuan.