Eibarko Udala

Armeria Eskolak bere funts bibliografikoaren zati bat eman dio "Juan San Martin" Udal Liburutegiari

2019/10/14
Armeria Eskolako espazio-birmoldaketa bat dela-eta, Liburutegiko lokalek beste erabilera bat izan behar zuten; hortaz, lagapen-akordio bat sinatu ondoren, funtsaren zati bat Udal Liburutegira pasatu da.

Eibarko Juan San Martin Liburutegiak, bere bildumen artean, Armeria Eskolako Liburutegiaren funts bibliografikoaren zati bat izango du, Eskolako liburu tekniko esanguratsuenez osatua; liburu horiek 1913an zentroa inauguratu zenetik bertan ematen den formazioaren euskarri izan dira.

Eskolako Liburutegia birmoldatu behar zutela eta, Eskolaren arduradunak Eibarko Udalarekin jarri ziren harremanetan beren materiala emateko, bilduma osorik eta udalerrian bertan mantentzeko helburuarekin.  Hala, Juan San Martin Liburutegiak izango du ardura liburu horiek zaindu, kontserbatu eta dagokien tratamendu teknikoa emateaz.

Lagapen-akordioa alkateak, Eibarko Udaleko idazkariak eta Armeria Eskolako zuzendariak sinatu zuten; bilduma XIX. mendeko ia 60 liburuk osatzen dute; ia 1.200 ale 1900 eta 1958 artean argitaratuak eta, beraz, ondareari bibliografikoari dagozkionak; 1.500 bat 1959a baino geroagokoak; eta 150 bat liburu argitaratze-datarik gabeak. Gainera, jasotako funtsaren parte bat euskal bibliografiakoa da, izan bere egileengatik, izan gai edo argitaratze-leku eta argitaletxearengatik.

Udal Liburutegiaren bildumaren parte izango dira, besteak, beste, “Conferencias sobre nociones generales de higiene del obrero siderúrgico, dadas en la Escuela de Armería de Eibar en el curso de 1917”, Niceto Muguruza eibartar medikuarena, zeinaren edizio faksimilea egin zen 2018an; Memoria presentada por la junta directiva en la asamblea general del día 8 de febrero de 1926 izenekoa; Armeriako eta Doitasunezko Mekanikako Eskola Bereziaren argitalpen batzuk eta Armaginatzaren Ganbara Ofizialaren araudiak.