Armagintzaren Museoak hamar urte bete ditu

2017/01/18

Urteurrenaren ekitaldia datorren larunbatean, urtarrilak 21, izango da museoan, 12:30ean.

Armagintzaren Museoak hamar urte bete ditu gaur asteazkena, urtarrilak 18, eta hori ospatzeko urtarrilaren 18, 19, 20, 21 eta 22an ate irekien egunak izango dira. Sarrera doakoa izango da ohiko ordutegian.

Larunbatean, urtarrilak 21, 12:30ean, urteurrenaren ekitaldia eta museoaren hamar urteei buruzko bideoaren aurkezpena izango dira. Erakusketa iraunkorra ezagutzeko doako bisita gidatuak egingo dira, 17:00etan euskaraz eta 18:30ean gazteleraz. Talde bakoitzeko 20 lagun izango dira. Aldez aurretik, izena eman beharko da 943-708446 telefonora deituta edota museoa@eibar.eus helbidera mezua bidalita.