Armagintzaren Museoak 14 urte bete ditu

Armagintzaren Museoa

Armagintzaren Museoa.

2021/01/18

Armagintzaren Museoak 2007ko urtarrilaren 18an ireki zituen ateak. Hori dela eta, sarrera dohainik izango da aste osoan zehar. Ordutegia honako hau da: asteazkenetik larunbatera 16:00-20:00, igandean 10:00-13:00.

Museoa ireki zenean, 450 arma zituen, gehienak Eibarko Armeria Eskolakoak. Lehenengo erakusketarako 200 pieza aukeratu ziren. Bi urte geroago, 2009an, bigarren erakusketa bat zabaldu zen, Eibarko historia industrialari buruzkoa. Horretarako, eibartarren dohaintzak eta Carlos Narbaiza funtsaren objektuak erabili ziren Eibarko ondare industriala erakusteko.

Gaur egun, Armagintzaren Museoak 12000 pieza ditu katalogatuta eta inbentariatuta. Horien artean 1000 arma inguru, 5000 dokumentu eta ia 6000 objektu (artelanak, damaskinatua, etxetresna txikiak…). Bilduma pixkanaka haziz joan da, eibartarren dohaintzei esker.

Azken 14 urteetan Museoak 60000 bisita jaso ditu. Boj edo Alfaren mendeurrenari buruzko erakusketa bereziak Eibarko memorian geratuko dira, baita motoziklismoa edota txirrindularitzari buruzko erakusketa tematikoak ere.