Arma erakusketaren euskarazko katalogo digitalaren aurkezpena hartuko du Armagintzaren Museoak hilaren 22an

2018/02/15

Urtebete pasa da Armagintzaren Museoak erakusketaren katalogoa argitaratu zuela. Aurten, euskarazko bertsioari heldu dio eta oraingoa EPUB formatoan izango da. Itzulpen hau egin duen Alfontso Mujika Etxeberriak azalduko dizkigu lanaren nondik norakoak eta Igor Goñik Eibarko armagintzari buruz hitz egingo digu. Aurkezpena Museoan izango da otsailaren 22an, 19:00etan.

Katalogo horretan, gaur egungo behin betiko erakusketan dauden piezak xehetasunez dokumentaturik agertzen zaizkigu.

Jose Luis Valenciagaren lan ederraren ondorio, bertan ikus dezakegu bildumaren balio harrigarria.